Gizartea -

30. urteurrena

Urgell: 'Euskararen Legeak baliozkoa izaten jarraitzen du'

Ekitaldian, euskarazko edizioaz gain, Euskararen Legearen gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko edizioak aurkeztu dituzte, Patxi Lopezen hitzaurrearekin.

Blanca Urgell Kultura sailburua (ezkerrean), Jose Antonio Maturanarekin eta Inmaculada Bonetarekin.
Blanca Urgell Kultura sailburua (ezkerrean), Jose Antonio Maturanarekin eta Inmaculada Bonetarekin.
Euskararen Legeak 30 urte bete ditu

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Euskararen Legearen baliozkotasuna aldarrikatu du, Legearen 30. urteurrenean, euskararen inguruko "oinarrizko akordioaren zutabea delako".

Hizkuntza Politikako azpisailak urteurrena ospatzeko ekitaldia egin du Donostiako Miramar Jauregian. Legea 1982ko azaroaren 24an onartu zuten Eusko Legebiltzarrean.

Blanca Urgell jarduneko Kultura sailburua ekitaldiaren buru izan da, eta bertan lege proiektuaren eztabaidan parte hartu zuten zenbait politikari bildu da: Etxenike, Jose Antonio Maturana, Inmaculada Boneta, Jose Luis Lizundia eta Alfredo Marco Tabar.

Patxi Lopezen hitzaurrea

Ekitaldian, Legearen euskarazko edizioaz gain, Euskararen Legearen gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko edizioak aurkeztu dituzte, Patxi Lopez jarduneko lehendakariaren hitzaurrearekin.

Hitzaurre horretan, Legearen testua "garai oso konplexuan eta korapilatsuan" eztabaidatu zutela gogora ekartzen du, "orduan egitura demokratikoak berreskuratzen eta eraikitzen ari ginelako". Hala ere, eta oztopoak oztopo, testua Legebiltzarreko gehiengoaren babesa jaso zuen, talde politikoek "akordioa lortzeko ahalegina egin zutelako".

EH Bilduk beste estatus juridiko bat eskatu du

Euskararen Legeak 30 urte bete dituen arren, oraindik euskara "arriskuan" dagoela esan du EH Bilduk, horregatik, "estatus juridiko berri bat egiteko akordio nazional" batera iristeko eta "Euskal Herri osoan ofizial egiteko" proposamena egin du.

Azken hiru hamarkadatan "gizarteko arlo guztietan lan handia" egin dela onartu duen arren, euskarak "hizkuntza normalizatua izan gabe" jarraitzen duela kritikatu du koalizioak.

Kontseilua

Euskaraz bizitzeko aldarria kalera ateratzerako deia egin du Kontseiluak eta euskaraz lan egiten duten aurpegi ezagunek atxekimendua agertu diote abenduaren 1ean "Euskaraz Bizi Nahi dugu” lelopean Donostian egingo den manifestazioari.

Joxe Juan Ugalde Euskadi Irratiko lankideak irakurri duen agirian, "Euskaraz bizi nahi dugu, horixe delako gure hizkuntza", aldarrikatu du. "Natural sentitzen duguna, natural egiten duguna eta egiten gaituena. Euskaldunak gara eta hala izan nahi dugu gero ere. Ez da ordea, osoki norberaren esku dagoen zerbait", azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzak Euskararen Legearen baliozkotasuna aldarrikatu du, Legearen 30. urteurrenean, euskararen inguruko "oinarrizko akordioaren zutabea delako".Hizkuntza Politikako azpisailak urteurrena ospatzeko ekitaldia egin du Donostiako Miramar Jauregian. Legea 1982ko azaroaren 24an onartu zuten Eusko Legebiltzarrean. Blanca Urgell jarduneko Kultura sailburua ekitaldiaren buru izan da, eta bertan lege proiektuaren eztabaidan parte hartu zuten zenbait politikari bildu da: Etxenike, Jose Antonio Maturana, Inmaculada Boneta, Jose Luis Lizundia eta Alfredo Marco Tabar. Patxi Lopezen hitzaurreaEkitaldian, Legearen euskarazko edizioaz gain, Euskararen Legearen gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko edizioak aurkeztu dituzte, Patxi Lopez jarduneko lehendakariaren hitzaurrearekin.Hitzaurre horretan, Legearen testua "garai oso konplexuan eta korapilatsuan" eztabaidatu zutela gogora ekartzen du, "orduan egitura demokratikoak berreskuratzen eta eraikitzen ari ginelako". Hala ere, eta oztopoak oztopo, testua Legebiltzarreko gehiengoaren babesa jaso zuen, talde politikoek "akordioa lortzeko ahalegina egin zutelako". EH Bilduk beste estatus juridiko bat eskatu duEuskararen Legeak 30 urte bete dituen arren, oraindik euskara "arriskuan" dagoela esan du EH Bilduk, horregatik, "estatus juridiko berri bat egiteko akordio nazional" batera iristeko eta "Euskal Herri osoan ofizial egiteko" proposamena egin du.Azken hiru hamarkadatan "gizarteko arlo guztietan lan handia" egin dela onartu duen arren, euskarak "hizkuntza normalizatua izan gabe" jarraitzen duela kritikatu du koalizioak.KontseiluaEuskaraz bizitzeko aldarria kalera ateratzerako deia egin du Kontseiluak eta euskaraz lan egiten duten aurpegi ezagunek atxekimendua agertu diote abenduaren 1ean "Euskaraz Bizi Nahi dugu” lelopean Donostian egingo den manifestazioari.Joxe Juan Ugalde Euskadi Irratiko lankideak irakurri duen agirian, "Euskaraz bizi nahi dugu, horixe delako gure hizkuntza", aldarrikatu du. "Natural sentitzen duguna, natural egiten duguna eta egiten gaituena. Euskaldunak gara eta hala izan nahi dugu gero ere. Ez da ordea, osoki norberaren esku dagoen zerbait", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua argazkiak Gizartea EH Bildu Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Kontseilua albisteak gaur