Gizartea -

Nazioarteko Eguna

Euskadi emakumen kontrako indarkeriaren aurka manifestatu da

Bilboko manifestazioaren buruan Bizkaiko elkarte feministak izan dira. Donostian 500 pertsona inguru bildu dira.

Bilboko manifestazioa. Argazkia: Efe
Bilboko manifestazioa.
Martxa eta elkarretaratze ugari biolentzia matxistaren kontra, Euskadin

01:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen aurkako indarkeriaren Nazioarteko Egunaren baitan, Bilbon eta Donostian egin diren manifestazioetan ehundaka pertsona bildu dira igande honetan.

Bilboko manifestazioaren buruan Bizkaiko emakumeen elkarteak eta talde feministak izan dira, horien atzetik beste hainbat talde izan direlarik, bakoitza bere pankarta eta animazioarekin.

Manifestazioaren buruan, talde feministek, gizarte kolektiboek, Ezker Batua eta Alternatiba alderdi politikoek, ELA, LAB, CCOO, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek osatzen duten A-25 plataformaren pankarta eraman dute, “Ez obeditu, ez zerbitzatu ezta isildu” lemapean.

Beste pankarta batzuek erantzunik gabeko erasorik ez izatea eta murrizketak eta krisiak biolentzia gehiago sorrarazten duela zioten

Ekitaldia Donostian

Donostian, manifestazio batekin bukatu dute egun horretarako prestatutako ekitaldiak. Bertan, Donostiako Koordinadora Feministak emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatuko duen “bakea” lortu nahi dutela azpimarratu du.

500 pertsona inguru batu dira “Biolentzia matxistaren aurka, erresistentzia feminista” lelopean egin duten manifestaziora. Ibilbidean zehar “Gora borroka feminista” bezalako leloak entzun ahal izan dira.

Gipuzkoako hiriburuko kaleetatik ibili ondoren, manifestariak Boulevardera bueltatu dira berriz ere. Bertan, Koordinadorako ordezkari batek “biolentziaren aurrean gogor” erantzungo dutela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea