Gizartea -
Erregea hobera egiten ari da
Cristina infantak proposatu zuen Urdangarinen bisita
Palmako dukea ekitaldi ofizialetatik at utzi zuten iaz, baina atzo ospitalera joan zen, Juan Carlos erregea bisitatzera.
Erredakzioa
Juan Carlos I.a Espainiako erregea hobera egiten ari da Quiron San Jose ospitalean, eta dagoeneko "ohetik altxatu eta beren kaxaz ibiltzeko gai da", medikuek jakinarazi dutenez.
Erregeari ebakuntza egin zioten aldakan, ostiralean. Hain zuzen ere, protesi bat jarri zioten ezker aldakan, artrosia baitu.
Medikuek ez dute aurreratu noiz aterako den ospitaletik, baina, larunbatean, "hiruzpalau egunen buruan" izan daitekeela esan zuten.
Atzo, senide guztiek bisita egin zioten ospitalean, Iñaki Urdangarin Palmako dukeak barne.
Urdangarin ekitaldi ofizialetatik at utzi zuten iazko abenduan, ustez nahasita dagoen ustelkeria auzia dela eta. Atzo, baina, ospitalean izan zen, emazteak, Cristina infantak, eskatuta.