Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Saretzen txostena mugikortasunari buruz, Trumpen muga zergak eta Parisko goi-bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Saretzen txostena mugikortasunari buruz. Irudia: EITB Media
Saretzen txostena mugikortasunari buruz
Saretzen txostena mugikortasunari buruz. Irudia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Saretzen txostena mugikortasunari buruz: 2024an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan matrikulatutako autoen % 62 eta Nafarroako % 59 "alternatiboak" ziren, hau da, elektrikoak, hibridoak edo gasezkoak, Saretzen azken txostenaren arabera. Edozein lanegun buruzuritan, 6,5 milioi joan-etorri baino gehiago egiten dira EAEn. Gainera, 10 bidaiatik ia 7 udalerrian bertan egiten dira, baina joera hori nabarmenagoa da Araban (% 84,4), Bizkaian ( % 65,8) eta Gipuzkoan (% 62,2) baino. Halaber, joan-etorrien ia erdiak (% 45) oinez egiten dira, % 38 ibilgailu pribatuan eta % 13 garraio publikoan.

- Trumpen muga zergak: Donald Trump presidente estatubatuarrak % 25eko muga-zerga ezarriko die apirilaren 2tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetara esportatzen diren auto guztiei. Estatu Batuetan saltzen diren autoen erdiak dira atzerrian ekoitzitakoak, kalkuluen arabera, eta kaltetutako herrialde nagusiak Mexiko, Kanada, Japonia eta Alemania izango dira. Trumpek azaldu duenez, kamioi arinei ere eragingo die neurriak, eta harekin datozen bi urteetan 600.000 milioi eta bilioi bat dolar artean biltzea espero du handi-mandiak.

- Parisko goi-bilera: 31 herrialdetako buruzagik bilera egingo dute gaur Parisen, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak deituta, Ukrainako balizko su-etenaz eta segurtasun bermeez hitz egiteko. Europar Batasuneko 27 estatukideak ez ezik, NATOko eta Europar Batasuneko ordezkariak, Turkiako presidenteordea eta Kanadako eta Australiako gobernuetako ordezkariak joango dira Frantziako hiriburura. Batzarra 10:00etan hasiko da eta amaieran Frantziako presidenteak prentsaurrekoa eskainiko du azalpenak emateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Europar Batasuna Ukraina albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Araba Ameriketako Estatu Batuak Paris gaur Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Frantzia Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Turkia Trump gaur Macron azken ordukoa Australia Kanada azken ordukoa Garraio publikoa gaur Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski Gasolinaren prezioaren igoera Automobilgintza