Gizartea -
Araba
Kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko elkarretaratzea, apirilaren 2an, Gasteizen, gurasoek deituta
"Ardura gurea ere badelako… Familiak ere kalitatezko hezkuntzaren alde!" izango da protestaren leloa. Irakasleen grebaren azken egunean izango da protesta ekitaldia.
agentziak | eitb media
Arabako eskola publikoetako hainbat guraso elkartek elkarretaratzea deitu dute datorren apirilaren 2rako, Gasteizen, kalitatezko hezkuntzaren alde.
Elkarretaratzea 17:00etan izango da, Andre Maria Zuriaren plazan, "Ardura gurea ere badelako… Familiak ere kalitatezko hezkuntzaren alde!" lelopean.
Elkarretaratzea hezkuntza publikoko irakasleen bosgarren eta azken greba egunean izango da, apirilaren 2an, asteazkenean. Izan ere, aste honetako lanuzteen ostean, beste bi greba egun dituzte datorren asterako, apirilaren 1erako eta 2rako.