Gizartea -

EUSKO JAURLARITZA

Zahartzea aztertzeko Biziaria proiektuak 70 urtetik gorako 2.000 pertsona elkarrizketatuko ditu EAEn

Azterlanaren helburu nagusia EAEko 70 urteko edo hortik gorako biztanleen behatoki bat ezartzea da, zahartze ona eta zainketen arreta hobetuko duten politika publikoak hobetzeko asmoz. Elkarrizketak EAEko 12 eskualdetan egingo dituzte.

Hiru pertsona Bilboko parke batean. Artxiboko argazkia: EFE
Hiru pertsona Bilboko parke batean (artxiboko irudia)
Hiru pertsona Bilboko parke batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 70 urtetik gorako pertsonen zahartze prozesua aztertuko duen Biziaria proiektuan parte hartzeko deia egin die Eusko Jaurlaritzak herritarrei.

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak ostiral honetan jakinarazi duenez, Euskadiko Zahartzeari eta Zaintzari buruzko Luzetarako Estudioaren helburua adinekoen egunerokotasuna hobeto ezagutzea da, zahartze prozesuan hobekuntzak egin ahal izateko.

Hori dela eta, 70 urtetik gorako 2.000 adinekori elkarrizketak egingo dizkiete Euskadiko 12 eskualdetan. Datuen bilketa hori ia bi orduko elkarrizketa pertsonal eta zehatz baten bitartez egingo da, elkarrizketatuaren etxean edo adostutako beste leku batean. Elkarrizketatzaileek Eusko Jaurlaritzaren identifikazioa eramango dute soinean.

Proiektu honen emaitzak ezagututa, zahartze ona eta zainketen arreta hobetuko dituzten politika publikoetan aurrerapausoak eman nahi ditu Eusko Jaurlaritzak.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiaren Sailak 59.600 euroko aurrekontua bideratu du proiektua garatzeko, eta hainbat adituk parte hartu dute prozesuaren diseinuan. Aholku-batzorde zientifikoan, London School of Economics, Universitat de Girona, UNED, Gizalab Fundazioa eta CIBERFESeko adituek hartu dute parte. Halaber, ikerketa talde laguntzailean, EHU, Matia Fundazioa eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaile ugari ari dira lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE gaur Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Adinekoei buruzko albisteak