Gizartea -
64. Itzulia Basque Country
Itzuliak gorabeherak eragingo ditu apirilaren 7tik 12ra euskal errepideetan
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa. Hona hemen, xehe-xehe, etapa bakoitzaren ibilbideak eta trafikoan izango dituen eraginak.
EITB Media
Astelehenean hasiko da 64. Itzulia Basque Country txirrindulari lasterketa. Apirilaren 7tik 12ra bitartean, Euskal Herriko errepideetan barrena ibiliko dira txirrindulariak, eta horrek, ezinbestean, eragina izango du trafikoan.
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako 300 agente baino gehiago (Trafiko Unitateko, Brigada Mugikorreko, Zaintza eta Erreskateko eta ertzain-etxeetako agenteek) arituko dira, egunean-egunean pelotoiak zeharkatu dituen herrietako udaltzaingoekin batera.
Hona hemen egunez eguneko ibilbideak eta lasterketak trafikoan izango dituen eraginak:
Apirilak 7, astelehena: 1. etapa. Gasteiz - Gasteiz
Lehen etapa hau Gasteizen hasiko da, 14:15ean, eta Gasteizen bertan amaituko da, 17:42an. Banakako erlojupekoa izango da, eta hiriko kaleetatik harago, inguruko herrietara iritsiko dira txirrindulariak. Zurbao, Jungitu, Lubinau eta Ilarratzako bizilagunak izango dira kaltetuenak.
12:00 eta 17:55 artean itxita egongo dira bi noranzkoetan honako errepide zatiak:
· N-104 errepidea, Ilarratza eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arteko bide zatian
· A-2134 errepidea, N-104 errepidearekiko elkargunetik A-3008 errepidearekiko elkargunera
· A-3008 errepidea, A-2134 errepidearekiko elkargunetik A-3010 errepidearekiko elkargunera
· A-3010 errepidea, A-3008 errepidearekiko elkargunetik N-104 errepidearekiko bidegurutzeraino
Hemen kontsulta ditzakezu Gasteizko hirigunean egongo diren trafiko etenak.
Apirilak 8, asteartea: 2. etapa. Iruñea - Lodosa
Bigarren etapa 12:49an hasiko da Iruñean, eta Lodosan amaituko da, 17:17an. Txirrindulariek 199,8 kilometroko ibilbidea osatuko dute Nafarroako errepideetan barrena.
Apirilak 9, asteazkena: 3. etapa. Zarautz - Beasain
Hirugarren etapa Zarautzen hasiko da, 13:27 aldera, eta Beasainen amaituko da, 17:18 inguruan. Txirrindulariek 156,3 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta N-634, AP-8, AP-636 eta N-1 errepideetako ohiko joan-etorriei eragingo die lasterketak. Hona hemen itxita egongo diren bide zatiak eta ordutegiak:
· N-634 errepidea, 13:00ak eta 14:10 bitartean, bi noranzkoetan, Zumaiako Txikerdi biribilgunearen eta Zudugarai gainaren artean
· AP-8ko Zarauzko ordainlekuaren irteerak, 13:15 eta 14:10 bitartean
· AP-636ko 3. irteera, bi noranzkoetan, 15:20 eta 16:10 bitartean
· N-1eko 416 eta 417 irteerak, bi noranzkoetan, 15:40 eta 16:30 bitartean
· N-1eko 419. irteera, Gasteizerantz, 15:45 eta 16:35 bitartean, eta 16:45 eta 17:35 bitartean
· N-1eko 428 irteera, bi noranzkoetan, 16:20 eta 17:10 bitartean
· N-1eko 426 irteera, bi noranzkoetan, 16:25 eta 17:15 bitartean
· N-1eko 422 irteera, bi noranzkoetan, 16:35 eta 17:25 bitartean
· N-1eko 419 irteera, Irungo noranzkoan, 16:45 eta 17:35 bitartean
· N-1eko Beasaingo anbulatoriorako sarbidea, bi noranzkoetan, 16:45 eta 17:35 bitartean
Apirilak 10, osteguna: 4. etapa. Beasain - Markina-Xemein
Beasainen 13:15ean hasi eta Markina-Xemeinen 17:17an amaituko da 169,6 kilometroko etapa. Hona hemen itxita egongo diren bide zatiak eta ordutegiak:
· N-1eko 419. irteera, Gasteizerantz, 12:35 eta 13:30 bitartean
· AP-636ko 3. eta 5. irteerak, irteera, bi noranzkoetan, 12:45 eta 13:35 bitartean
· GI-2630 errepidea, Oñati eta San Prudentzioko biribilgunearen artean, bi noranzkoetan, 13:20 eta 14:20 bitartean
· GI-627 errepidea, San Prudentzioko biribilgunearen eta Epeleko biribilgunearen artean, bi noranzkoetan, 13:35 eta 14:25 bitartean
· AP-1eko 130. irteera, Kanpanzar eta Bergarako noranzkoan, 13:35 eta 14:25 bitartean
· N-634 errepidea, Berrizko biribilgunearen eta Iurretako Arriandiko bidegurutzearen artean, bi noranzkoetan, 14:10 eta 15:20 bitartean
· AP-8ko 64. irteera, bi noranzkoetan, 16:20 eta 17:10 bitartean
· AP-8ko 71. irteera, Azitainen, bi noranzkoetan, 16:30 eta 17:20 bitartean
Apirilak 11, ostirala: 5. etapa. Urduña - Gernika-Lumo
Urduñan 13:03an hasi eta Gernika-Lumon 17:17an amaituko da bosgarren etapa, eta 172,4 kilometro izango ditu. Hona hemen itxita egongo diren bide zatiak eta ordutegiak:
· BI-625 eta A-625 errepideak, Urduña eta Ugao Miraballes artean, bi noranzkoetan, 12:30 eta 14:40 bitartean
· AP-68ko 2. irteera, bi noranzkoetan, 13:50 eta 14:35 bitartean
· N-240 errepidea, Artea eta Lemoa artean, bi noranzkoetan, 14:15 eta 15:20 bitartean
· N-634 errepidea, Amorebieta eta Erletxetako biribilgunearen artean, bi noranzkoetan, 14:30 eta 15:25 bitartean
· N-637ko 27. irteera, bi noranzkoetan, 14:45 eta 15:35 bitartean
· Gernikarako sarrerak, 15:15 eta 17:35 artean
Apirilak 12, larunbata: 6. etapa. Eibar - Eibar
Itzuliko azken etapa Eibarren hasiko da, 13:31 inguruan, eta Eibarren bertan amaituko da, 17:19 aldera, txirrindulariek 153,6 kilometroko ibilbidea osatu ondoren. Etapa honek AP-8ari eragingo dio:
· AP-8ko 71. irteera, Azitainen, bi noranzkoetan, itxita egongo da denbora tarte hauetan: 13:05-14:00, 14:10-15:05, 15:45-16:35 eta 16:50-17:45
· AP-8ko 64. irteera itxita egongo da, bi noranzkoetan, 13:15 eta 14:00 bitartean, eta 14:15 eta 14:50 bitartean
Dispositiboari eta lasterketari buruzko informazioa
Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, Ertzaintzak 300 agente baino gehiago hedatuko ditu denera, eta proban laguntzeko dispositiboa 37 agentek osatuko dute. Horietako 35 Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Trafiko Unitateetako motor-gidariak izango dira, eta horiei lasterketako agintari-taldea eta komunikazio-taldea batuko zaizkie.
2025eko Itzulia Basque Country lasterketari buruzko informazio guztia web-orri, aplikazio eta sareetako kontu ofizialen bidez eskuratu ahal da.
Trafikoari buruzko informazio zehatzagoa jasotzeko, Eusko Jaurlaritzaren telefono-zenbakia erabil daiteke, eguneko 24 orduetan aktibo dagoen 011 telefonoa, baita www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edota X sare sozialeko @TrafikoaEJGV kontua ere.
Era berean, Euskadiko errepide-sarean dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.