Gizartea -

GIPUZKOA

Gizon bat espetxera bidali dute lapurretengatik 13 aldiz atxilotu ostean, azkena Irunen

Bidasoa Beherekoa, Oarsoaldeko eta Donostialdeko dendetan lapurretak egitea egozten diote, eta horietako batzuetan indarkeria erabiltzea.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten 13 aldiz atxilotu duten 31 urteko gizon bat Martuteneko espetxera bidali dute Irungo merkataritza zentro batean ustez lapurretan egiteagatik, indarra erabiliz.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Gipuzkoako hainbat dendatan lapurretan egitea egozten diote, Bidasoa Behereko, Oarsoaldeko eta Donostialdeko dendetan batik bat, eta horietako batzuetan indarkeria erabiltzea.

Ostegunean atxilotu zuten azkenengoz, 19:00ak aldera, Irungo merkataritza zentro batean. Indarkeriaz lapurretan egitea leporatuta atxilotu zuten, eta epailearen aurrean deklaratu ostean, Martuteneko espetxera bidali zuten.

2024an ere hainbatetan atxilotu zuten, 18 aldiz hain zuzen ere, eta 13 deliturengatik ikertu zuten.

Gainera, atxilotuak nortasun desberdinak erabiltzen omen ditu Justiziari ihes egiteko, aipatu iturrien arabera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak