Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

20 urteko gizonezko bat hil da Beriainen izan den istripuan

Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez, gaur arratsaldean izan da istripua, 18:00ak aldera, NA-6009 errepidean, autoa bidetik aterata.

Istripua izan duen autoa Beriainen. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Istripua izan duen autoa Beriainen. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Istripua izan duen autoa Beriainen. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizonezko bat hil da igande arratsaldean, NA-6009 errepideko 2,6 kilometroan, Beriainen, zihoan autoa bidetik aterata.

18:03 aldera jaso du SOS Nafarroa 112 larrialdiak kudeatzeko zentroak ezbeharraren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak, anbulantzia medikalizatu bat eta Foruzaingoaren bide-segurtasuneko patruilak bertaratu dira berehala.

Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin ibilgailuko gidaria salbatzeko.

Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Foruzaingoak ikerketa ireki du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

14 pertsona hil dira aurten Nafarroako errepideetan; horietatik lau, aste honetan bertan. Iaz baino bi aldiz pertsona gehiago hil dira zirkulazio-istripuetan Nafarroan, garai honetarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak