Gizartea -
GERTAKARIA
Hainbat ibilgailu erre dira Leitzan izandako bi sutetan
Lehen ikerketen arabera, baliteke suteak nahita piztutakoak izatea. Inor ez da zauritu.
EITB MEDIA
Hainbat ibilgailu erre dira bart Leitzan izandako bi sutetan; II Landa poligonoan bata, eta Arkiskil auzoan, bestea. Aurrenekoan, kamioi bat eta bi auto kiskali dira, eta bigarrenean, bi traktore eta atoi bat.
Foruzaingoak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko, baina lehen zantzuen arabera, baliteke nahita piztutakoak izatea. Ia aldi berean piztu dira bi suteak; II Landa poligonokoa 22:56an, eta Arkiskilgoa, 23:11n. Azken hori, baserri baten atarian izan da.
Suhiltzaileen hainbat dotazio bertaratu dira, suteak itzaltzeko.