Gizartea -
TRAFIKOA
Pertsona bat larri zauritu da furgoneta AP-1ean geldirik zuela kamioi batek kontra jota, Argantzonen
Goizaldeko bostak aldera izan da ezbeharra, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte Gasteizerako noranzkoan.
eitb media
Pertsona bat larri zauritu da gaur goizean, AP-1 autobidean, furgoneta bide bazterrean geldirik zuela kamioi batek ibilgailuaren kontra jo baitu, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Ezbeharra goizaldeko bostak aldera gertatu da, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte Gasteizera bidean.
Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira, eta zauritua eraman egin dute, larri.
Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da, baina uste dute matxura batengatik egon zitekeela furgoneta bide bazterrean geldirik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea