Gizartea -

SUTEA

Sute batek baserri bat kiskali du Arrigorriagan

Suhiltzaileek sua itzaltzeko lan egin dute gau osoan, baina suak teilatua kolapsatzea eragin du eta eraikina ia erabat kiskali da. Ez da inor zauritu.

Sutea Arrigorriagan. Argazkia: @bomberosbizkaia
Sutea Arrigorriagan. Argazkia: @bomberosbizkaia
Sute batek baserri bat kiskali du Arrigorriagan

0:43

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrigorriagako baserri batean piztutako sute batek ia erabat kiskali du eraikina, baina ez da inor zauritu, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Abisua igandeko 21:30ak aldera jaso zuten, iturriek adierazi dutenez. Suhiltzaileak bertaratu ziren, eta gauean lanean aritu dira garrak itzaltzeko.

Suak teilatua kolapsatzea eragin du eta eraikina ia erabat kiskalita utzi du, Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Albisteak Suhiltzaileak