Gizartea -

EPAIA

Lankide bati gerritik heldu eta musu eman ziezaion eskatu zion gizonak 5.400 euroko isuna oraindu beharko du

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak emandako epaia berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Egunean 10 euroko isuna ordaintzera zigortu dute 18 hilabetez (5.400 euro), 7.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari eta ezingo da harengana hurbildu hiru urteko epean.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
EAEko Justizia Auzitegi Nagusia, artxiboko irudi batean
EAEko Justizia Auzitegi Nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak gizon bati ezarritako zigorra, emakumezko lankide bati "lizunkeriaz" gerritik heldu eta musu bat eskatzeagatik.

Gaur goizean zabaldutako EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, zigortutako gizonak egunean 10 euroko isuna ordaindu beharko du 18 hilabetez (5.400 euro), 7.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari eta hiru urtez ezingo da harengandik 300 metro baino gutxiagora hurbildu

Salatutako gertaerak 2022ko martxoan gertatu ziren Bilboko Portuan lanean ari zirela. Argia joan zen batean emakumea argindarraren koadroa zegoen tokira joan zen eta zigortutako gizonak lagundu egin zion, biktimak beharrezkoa ez zela ezan baldin bazion ere.

Argindarraren koadroa zegoen gelan zeudela, gizona emakumearen atzean jarri zen eta irteera oztopatu zion. Segurtasun kamerarik ba ote zegoen galdetu ostean, eskua igurtzi eta "lizunkeriaz" gerritik heldu zion eta behin birritan musu bat emateko eskatu zion. Emakumeak ezetz erantzun eta gainetik kendu zuen.

Zigortutako gizonak lehen epaiaren aurkako helegitea jarri zuen ez zegoelako ados biktimaren deklarazioarekin eta sexu abusu deliturik ez zegoela iritzita.

EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du salatzailearen testigantza "sinesgarria" eta "koherentea" izan zela eta denboran zehar mantendu zuela gainera.

Bestalde, auzitegiak uste du kontuan hartu behar dela gertatutakoaren testuingurua, "proposamen sexuala lekukorik gabeko ingurune batean" egin zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak EAE gaur Bilboko Portua bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea EAEko Auzitegi Nagusia hoy