Gizartea -
ISTRIPUA
Emakume bat hil da Arrasaten, furgoneta batek harrapatuta
Emakume bat hil da Arrasateko Musakola auzoko industrialdean, ibilgailu batek atzera egin duenean harrapatuta. Aurten Gipuzkoan zirkulazio-istripuan hildako seigarren pertsona da.
EITB MEDIA
Ibilgailu batek emakume bat harrapatu du Arrasaten eta kolpearen ondorioz hil da. Gertaera Gipuzkoako herriko Musakola auzoko industrialdean, Etxagibel Notari Jauna kalean, izan da.
Gertaera goizeko hamaiketan izan da. Furgoneta batek atzera-martxako maniobra bat egin du industrialde bateko Etxagibel Notari Jauna kalean, eta emakumea harrapatu du.
Aurten auto batek harrapatuta hil den bigarren emakumea da biktima. Guztira, 2025ean sei pertsona hil dira Gipuzkoan izandako zirkulazio-istripuetan.