Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Biarritz Olympique emakumezkoen errugbi taldeko masajista atxilotu dute, lau sexu-eraso egitea leporatuta
Goizean deklaratu du Baionako Auzitegian, eta behin-behinean aske utzi dute, kontrol judizialpean. Masajista lanetan jarraitzeko debekua ere ezarri diote.
EITB MEDIA
Biarritz Olympique emakumezkoen errugbi taldeko masajista atxilotu zuten atzo, lau jokalarik haren kontrako sexu-eraso salaketak aurkeztu ondoren.
Gaur goizean deklaratu du Baionako Auzitegian, eta behin-behinean aske utzi dute, kontrol judizialpean. Masajista lanetan aritzeko debekua ere ezarri diote.
Salaketen arabera, iazko irailean eta urrian izan ziren erasoak.
Irailaren 9rako deitu dute epaiketa, Baionako Auzitegian.