Gizartea -

IKERKUNTZA

Saiakuntza batek frogatu du odoleko biomarkatzaile bat erabili daiteekela alzheimerra diagnostikatzeko

Zientzialariek urteak daramatzate biomarkatzaile gisa balio duten molekulek odolean duten presentzia aztertzen. Biomarkatzaileak alerta goiztiarraren seinale gisa jarduten duten molekulak dira, eta medikuek alzheimerra analisi soil baten bidez identifikatzeko erabili ahal izango diren aztertu dute.

Buru baten marrazkia. Argazkia: Pixabay.
Buru baten marrazkia
''Biomarkatzaile horrek diagnostiko zehatzagoak egiteko aukera emango digu''

1:27

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odol-analisi soil batekin alzheimerra detektatzea gero eta gertuago dago. Nazioarteko ikertzaile-talde batek saiakuntza bat egin du Espainiako, Suediako eta Italiako 1.767 pazienterekin, eta, horren bidez, frogatu du odoleko biomarkatzaile bat (p-tau217 proteina) gaixotasuna detektatzeko erabili daitekeela.

60 milioi bat pertsonak dute alzheimerra, eta, orain arte, gaixotasun hori detektatzeko biomarkatzaile erabilienak pazienteen likido zefalorrakideotik lortu izan dira, teknika inbaditzaile eta/edo garestien bidez.

Zientzialariek urteak daramatzate biomarkatzaileak izan litezkeen hainbat molekula aztertzen, diagnostiko baliokide eta sinpleago baterantz aurrera egiteko. Molekula horiek alerta goiztiarreko seinale gisa jarduten dute, eta medikuei diagnostikoa egiten lagunduko liekete, alzheimerra analisi soil baten bidez identifikatzeko aukera izango zelako.

Biomarkatzaile horiek ikertzeko lanean funtsezkoa izan da Espainiako hainbat zentrotako zientzialariek egindako lana: Hospital del Mar, BarcelonaBeta Brain Research Center (BBRC), Pasqual Maragall Fundazioaren ikerketa-zentroa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa eta Barcelona Institute of Science and Technology (BIST).

Funtsezko biomarkatzailea

Plasmako hainbat biomarkatzaile zehatz-mehatz ikertu ondoren, egileek p-tau217 proteinarekin egindako aurrerapenak aurkeztuko dituzte asteazken honetan Nature Medicine aldizkarian, alzheimerraren diagnostikoa eskuragarria eta ez hain inbaditzailea izan dadin.

Emaitzak erakutsi du odoleko biomarkatzaile horrek balio duela alzheimerra detektatzeko, eta plataforma handi bat erabiltzeak (lehen mailako arretan erabiltzen dena, adibidez) aukera emango lukeela eskala handiko galbahea egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientziaren hedapena Alzheimer gaitza