Gizartea -

ATXILOKETA

30 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, Alemanian egindako hilketa saiakera batengatik

Joan den asteburuan hainbat pertsonen arteko borroka batean parte-hartzeagatik identifikatu zuten gizonezkoa. Ondoren baieztatu zuten Alemaniak hura aurkitzeko eta atxilotzeko agindua emana zuela.

Atxiloketaren unea. Argazkia: Polizia Nazionala.
Atxiloketaren unea. Argazkia: Polizia Nazionala.
Atxiloketaren unea. Argazkia: Polizia Nazionala.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen (Gipuzkoa), Alemanian egindako hilketa saiakera batengatik. Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, harrera zentro batean beste gizonezko bati labana batekin zauri larriak eragin zizkion.

Ustezko erasotzailea joan den asteburuan atxilotu zuten. Antza, Irungo Txanaletas kalean hainbat pertsonen artean izandako borroka batean parte hartu zuen eta Udaltzaingoko agenteek bertan identifikatu zuten.

Izen-abizenak baieztatu zituztenean jabetu ziren egoera irregularrean zegoela Estatu espainiarrean, eta Polizia Nazionalaren komisaldegira eraman zuten. Bertan frogatu zuten hura atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua emanda zegoela.

Gaur zabaldutako ohar batean, Polizia Nazionalak zehaztu du jatorriz marokoarra dela atxilotutako gaztea, eta Alemanian pisukide bati bularraldean labana bat sartu ondoren, ihes egin zuela. Ordutik, ez zuten haren berririk.

Atxilotu ondoren, Madrilera eraman zuten gaztea, eta epailearen aurrean deklaratu ondoren, espetxean sartu zuten. Behin izapideak bideratzen dituztenean, Alemaniara eramango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak