Gizartea -

Erasoak eliza katolikoan

Uztarizko eta Angeluko eskola katoliko banatan izandako erasoak salatu dituzte 13 lagunek Baionako Auzitegian

12 salaketa Uztaritzeko San Frantses Xabier eskolan gertatutako erasoen ingurukoak dira; horietatik hiru, sexu-erasoak. Gertaera denak 1960 eta 2005 bitartean gertatu ziren. 13.a Angeluko Jean Jaures lehen hezkuntzako Eskola publikoan 1970ean gertatutako eraso batengatik jarritako salaketa da.

San Frantses Xabier eskola, uztaritzen. EITB Media.
San Frantses Xabier eskola, uztaritzen. EITB Media.
San Frantses Xabier eskola, uztaritzen. EITB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herriko ikastetxe katoliko eta publikoetan bortizkeria pairatu izan zituztenen lekukotasunak gero eta ugariagoak dira. Betharram ikastetxe katolikoan gertatutako erasoak salatu izanak, aurrera urratsa eman eta eurek jasandakoak salatzera bultzatu ditu. 

Gaur bertan, sexu-erasoen eta bestelako erasoen biktima izan diren 13 lagunen salaketak aurkeztu dituzte Baionako Auzitegian.

Horietatik 12 Uztaritzeko San Frantses Xabier eskolan gertatutako erasoen ingurukoak dira; tartean, hiru sexu-eraso. Gertaera denak 1960 eta 2005 bitartean gertatu ziren. 13.a Angeluko Jean Jaures lehen hezkuntzako Eskola publikoan 1970ean gertatutako eraso batengatik jarritako salaketa da. 

Zaindari eta irakasleek egindako bortizkeria salatzeaz gain, ikasleen artean ere izandako erasoak agerian utzi dituzte salaketa horiek. 

Sufritu duten guztia oraindik gogoan dute askok, eta justizia aldarrikatzeaz gain, biktimentzat estatus bat eskatzen dute. Ororen gainetik, ordea, biktimek aldarrikatzen duten erreparazioa gertatutakoaren aitorpena da.

Uztarizko San Frantses Xabier eskolako biktimen kolektiboak ez du baztertzen datozen hilabeteetan salaketa gehiago aurkeztea.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Haurtzaroa albisteak Lapurdiko berriak Elizan izandako abusuen kasuak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur