Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Irungo krimena, dohaintzak seme-alabei eta merkataritza gerrari buruzko negoziazioak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Pinudi kaleko eraikin batean agertu zen gorpua. Argazkia: EFE
Pinudi kaleko eraikin batean agertu zen gorpua. Argazkia: EFE
Pinudi kaleko eraikin batean agertu zen gorpua. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Irungo krimena: Gizon baten gorpua aurkitu zuten asteazkenean Irungo (Gipuzkoa) etxebizitza batean, indarkeria zantzuekin. EITBk jakin duenez, gorpua ahoa estalita eta aulki bati lotuta zegoen. Ikerketa sekretupean dago.

- Dohaintzak seme-alabei: Familia barruan egindako dohaintzak nabarmen igo dira azkenaldian. Gurasoek seme-alabei egindako opariak dira, eta, batik bat, etxebizitzak edota etxearen sarrera ordaintzeko dirua ematen zaie. Espainiako Estatuan, % 133 igo dira, eta Hego Euskal Herrian ere nabaritu da igoera urte hauetan, baina askoz apalagoa izan da, % 9,2koa. Bergaran notario lanetan aritzen den Maria Longarte Ulaciaren iritzian, Hego Euskal Herrian igoera apala izatearen arrazoietako bat izan daiteke hemen seme-alabei laguntzeko beste erreminta batzuk erabiltzen direla, zergak ordaintzeko garaian onuragarriagoak: oinordetza-itunak eta maileguak.

- Merkataritza gerrari buruzko negoziazioak: Europako Batzordeak bertan behera utzi du muga-zergen aplikazioa, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak altzairuaren eta aluminioaren Europako inportazioen aurka onartu zituenei erantzuteko sortutakoak, Washingtonekin negoziaziatzeko, AEBk muga-zerga orokorrak 90 egun atzeratzea erabaki ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Europar Batasuna Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Ameriketako Estatu Batuak albisteak Txina gaur Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Irun albisteak gaur Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Donald Trump albisteak Merkataritza albisteak Erailketak albisteak Industriaren azken ordukoak Etxebizitza gaur Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan