Gizartea -

UTZARAZTEA

Trapagarango suhiltzaileen parke zaharreko okupak atera dituzte

Eraikina hustu ostean, agintariek esan dute eraikina, suhiltzaileen parke ohia, zigilatu egingo dutela, berriro okupatu ez dezaten.

Ertzainak eta udaltzainak okupak kaleratzen.
Ertzainak eta udaltzainak okupak kaleratzen
Ertzaintzaren irudiak: Trapagarango suhiltzaileen eraikin zaharra hustu dute

2:16

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Trapagarango Udaltzaingoak Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen eraikin zaharra hustu dute, epailearen aginduz, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Eraikin okupatu hori ixteko dispositiboa 08:30ean hasi da, eta ez da istilurik izan. Gutxienez lau lagun atxilotu dituzte.

Trapagarango suhiltzaileen eraikin zaharra hustu dute
Trapagarango suhiltzaileen eraikin zaharra hustu dute
Trapagarango suhiltzaileen eraikin zaharra hustu dute

0:43

Martxoaren 6an, Ertzaintza eta Udaltzaingoa suhiltzaileen parke zaharrean sartu ziren. Egun hartan, hogei bat pertsona aurkitu zituzten eraikin abandonatuan, bilatzeko agindu judiziala indarrean zuten batzuk tartean, bat Udaltzaingoak iruzur delitu bat egiteagatik ikertua eta beste bat larderiaz egindako lapurretagatik Ertzaintzak atxilotua, Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez.

Polizia Nazionalak beste esku-hartze bat ere egin zuen lokal horretan, eta hainbat pertsona identifikatu eta atxilotu zituen Espainian legez kanpo egoteagatik.

Martxoaren 28an manifestazioa egin zuten Trapagaranen, eta ehunka lagun bildu zituen Delinkuentzia kanpora, segurtasun gehiago leloa zuen pankarta baten atzean.

Segurtasunik ezaren aurkako protesta Trapagaranen
Segurtasunik ezaren aurkako protesta Trapagaranen
Segurtasunik ezaren aurkako protesta Trapagaranen

0:36
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Trapagaran Albisteak