Gizartea -

GIPUZKOA

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako hilketarekin lotuta

Kalean ia konortea galduta aurkitutako pertsona baten heriotzaren ikerketari tiraka, indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten biktima izan zela ondorioztatu zuten.

Gizonaren atxiloketa, Donostian. Argazkia: Ertzaintza
Gizonaren atxiloketa, Donostian. Argazkia: Ertzaintza
Gizon bat espetxera bidali dute Donostiako Bidebieta auzoan izandako hilketa batengatik

0:36

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu joan den martxoaren 8an Donostiako Bidebieta auzoan izandako hilketaren egileak izatea leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Martxoaren 8ko goizaldean, ordu biak aldera, Ertzaintzak jakin zuen gizon bat konortea erdi galduta aurkitu zutela kalean, Donostiako Bidebieta auzoan. Gizona osasun-zentro batera eraman zuten, baina handik ordu batzuetara hil zen.

Ertzaintzak ikerketa hasi zuen gertaeraren inguruabarrak argitzeko, eta auzitegi medikuaren txostenean oinarrituta.

Homizidio bat eta indarkeria erabiliz egintako lapurreta bat izan zirela ondorioztatu zuen, eta bi egileak identifikatu zituen. 

Hala, joan den asteartean, apirilaren 8an, 31 urteko gizon bat eta 33 urteko emakume bat atxilotu zituzten Gipuzkoako hiriburuan, homizidio-delitu bat eta indarkeria erabiliz egindako lapurreta bat leporatuta. Biktimaren sakelako telefonoa eta beste objektu batzuk atzeman zizkieten atxilotuei.

Bi atxilotuek polizia-aurrekari ugari omen dituzte, batez ere ondarearen aurkako delituengatik. 

Epaileak gizona espetxeratzeko eta emakumea kautelazko neurriekin libre uzteko agindua eman du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Delituak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak