Gizartea -

Erreskatea

Kantabrian mendi-lasterketa batean ondoezik sentitu den Durangoko lasterkari bat helikopteroz eraman dute

Tresvisoko igoera korritzen ari zen Durangoko 33 urteko emakume bat da erreskatatutakoa, eta Santanderreko Valdecilla ospitalera eraman dute.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko 33 urteko emakume bat Santanderreko Valdecilla ospitalera eraman dute larunbat honetan helikopteroz, Kantabriako Tresvisoko igoera korritzen ari zela ondoezik sentitu delako. 

112 Larrialdiei Aurregiteko Zentroak 13:00ak aldera jaso du gertakariaren abisua, eta helikopteroa, Guardia Zibila eta 061 Kantabria mobilizatu ditu.

Behe-lainoa sartzen hasi zen eta helikopteroko erreskate taldeak ibilbidearen behealdetik ekin behar izan dio erreskateari.

Erreskatatzailea garabiz jaitsi da emakumea zegoen tokiraino, eta hau hobeto sentitu denean, erreskatatzailearekin batera igo da helikopterora, han zegoen medikuak hartatu zezan. 

Ondoren, Seve Ballesteros aireportura eraman dute, eta, handik, Valdecilla ospitalera, anbulantzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Kantabria Mendi lasterketak