Gizartea -

MIGRAZIOA

'Aita Mari'k 125 pertsona gehiago erreskatatu ditu, eta Italiak lehorreratzeko baimena eman dio

Bi ontzitan zihoazen migratzaileak, eta bihar Cataniara iristea espero dute.

Apirilaren 13an Aita Marik egindako erreskatea. Argazkia: Aita Mari
Apirilaren 13an Aita Marik egindako erreskatea. Argazkia: Aita Mari
'Aita Mari'k bi ontzitan zihoazen 125 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan

0:26

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari erreskate itsasontziak beste 125 pertsona erreskatatu ditu gaur Mediterranio itsasoan, EITBk jakin ahal izan duenez.

Bi ontzitan zihoazen migratzaileak jaso dituzte gaur, eta Italiak Cataniako portuan lehorreratzeko baimena eman dio. Bertara bihar iristea espero dute.

106 heldu, 96 gizon eta 10 emakume, eta 19 adingabe erreskatatu dituzte. 16 adingabe laguntzailerik gabe zihoazen, eta bi adingabeak dira. Gainera, haurdun dauden bi emakume daude.

Erreskatatutako pertsonen jatorrizko herrialdeak honako hauek dira: Eritrea, Etiopia, Pakistan, Sudan, Egipto, Togo, Nigeria, Ginea Konakry, Kamerun, Beni, Ghana eta Niger.

Itsas Salbamendua gobernuz kanpoko erakundearen ontziak atzo salatu zuen kostazain libiarrak geturatu zitzaizkiola "Go Home!" oihukatuz, eta arma automatiko batekin mehatxu eginez. Ez omen da mehatxuak jasotzen dituzten lehenengo aldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Migrazioa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Aita Mari Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?