Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bi emakumeri ukituak egin eta bertaratu diren poliziei eraso egiteagatik

Igande eguerdia baino pixka bat lehenago, istiluak izan dira Arriagako Atea kaleko gaueko aisialdirako lokal batean, gizonaren eta haren biktimen zein horiei laguntzera joandako bi gizonen artean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bi emakumeri sexu-erasoa egin eta ondoren, erasoa ikertzera joandako agenteei eraso egiteagatik.

Igande eguerdia baino minutu batzuk lehenago, patruila batek Gasteizko Arriagako Atea kaleko gaueko aisialdirako lokal batean gertatzen ari zen liskar batean esku hartu behar izan du.

Gizon batek bi emakumeri ukituak egin dizkie, eta, haiekin zein beste gizon batekin borroka hasi du. Borroka horretan, ustezko erasotzaileak beso bat lesionatu du, eta beste gizona lokaleko eskailera batzuetatik erori da. Konorterik gabe geratu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.

Lokaleko langile batek ere  lesioak izan ditu sorbaldan.

Atxilotzera joan direnean, agenteei ere oldartu zaie gizona baina eurekin eraman dute, azkenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa