Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizonezko bat atxilotu dute Baionan, bortxaketa batekin zerikusia duelakoan

Joan den astean izan zen erasoa, ostegunetik ostiralerako gauean, Xingar Feriaren ospakizunetan. Baionako prokuradoreak eguerdirako deitu duen agerraldian emango ditu xehetasunak.

Baiona, joan den astean.
Baiona, joan den astean.
Baiona, joan den astean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu dute Baionan, joan den astean emakume bati egindako sexu-erasoaren egilea delakoan. Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, ostiral goizaldean izan omen zen bortxaketa, Xingar Feriaren lehendabiziko egunean.

Baionako Fiskaltza ari da kasua ikertzen, eta hiri horretako prokuradoreak agerraldia deitu du gaur eguerdirako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Baionako albisteak Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur Sexu erasoak