Gizartea -

TRAFIKOA

Asteazkenean hasiko da EAEn Irteera Operazioa: 532.000 irteera aurreikusi dira

Trafiko Zuzendaritzak iaz baino zifra handixeagoak aurreikusi ditu, eta eguraldi aldakorraren aurrean zuhur ibiltzea eskatu du. Hiru puntutan egongo da arreta: A-8an, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, AP-8an (Biriatu, Lapurdi) eta A-1ean, Armiñongo lotunean (Araba).

La Operación Salida arrancará este miércoles a las 15:00 horas. Foto de archivo: EFE
La Operación Salida arrancará este miércoles a las 15:00 horas. Foto de archivo: EFE
La Operación Salida arrancará este miércoles a las 15:00 horas. Foto de archivo: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santuko oporren atarian, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak asteazkenean 15:00etan ekingo dio trafiko dispositibo bereziari, Irteera Operazioa (asteazken eta Ostegun Santua) eta Itzulera Operazioa (Pazko Astelehena) bereziki zainduta. Euskal Autonomia Erkidegoan 532.000 bidaia aurreikusi dituzte lehen egunetan, eta, beste horrenbeste, itzuleran, iaz baino gehixeago. Hala, eta Euskalmetek asteazkenerako iragarritako eguraldi aldakorra dela eta, zuhur ibiltzea eskatu du Trafiko Zuzendatitzak.

Astelehen honetan aurkeztu dute Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan Aste Santuko Trafikoko Operazio Berezia Trafikoko zuzendari Estibaliz Olabarrik eta Eusko Jaurlaritzako Babes Zibileko sailburuorde Joana Egiluzek.

Beste behin, EAEko errepideen puntu kritikoenak ondorengoak izango dira: A-8 errepidea, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, AP-8a (Biriatu, Lapurdi) eta A-1a, Armiñongo lotunean (Araba). Hori dela eta, arreta berezia jarriko da puntu horietan. Esaterako, A-8an, Kantabriako mugan, garabi arineko zerbitzu bat jarriko da ibilgailuak lehenbailehen kendu ahal izateko.

Zero biktima

Joana Egiluz Eusko Jaurlaritzako Babes Zibileko sailburuordeak zuhurtzia eskatu du, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritza Zero Biktima helburuarekin ari dela lanean.

Iaz, 2024an, ez zen hildakorik izan Aste Santuko Trafikoko Operazio Berezian. 97 istripu izan ziren guztira (hogeita bederatzitan biktimak izan ziren), eta lau pertsona larri zauritu ziren. Datu horrek esan nahi du istripu-tasa % 9 igo zela aurreko urtearen aldean (2023), urte hartan 89 istripu gertatu baitziren, eta pertsona bat hil zen eta 5 larri zauritu.

Testuinguru horretan, istripuak saihesteko, honako gomendioak eman ditu

- Bideari ekin baino lehen trafikoa bika dagoen kontsultatzea —Trafikoaren webgunean, X sare sozialeko profilean eta 011 telefono zenbakian—.

- Eguraldiaren iragarpena begiratzea, eta ibilgailua eta gidatzea egoerara egokitzea.

- Nahitaezkoa da segurtasun-uhala erabiltzea, baita atzeko eserlekuetan ere, eta ziurtatu beharko da adin txikiko haurrek sistema egokia daramatela.

- Alkohol eta drogarik ez, gidatzeko asmorik bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aste Santua