Gizartea -
Adierazpen ofiziala
Deustuko aferaren inguruko informazio faltsuak salatu ditu Ertzaintzak
Ertzaintzaren arabera, azken orduetan informazio faltsuak zabaldu dira ustezko atxiloketak eta suizidio bat ere aipatuta.
Erredakzioa
Ertzaintzak ohar bat atera du Deustuko wifiaren ustezko hackeoaren inguruan zabaldutako zenbait informazio faltsuak eta kontrastatu gabeak direla salatzeko. Ustezko hackeoaren ondorioz, ikasleen irudiak lapurtu eta Interneten zabaldu zituzten.
Ertzaintzaren hitzetan "ikerketak ez du frogatu irudiak Deustuko Unibertsitateko wifia hackeatuta lapurtu zirenik".
Oharrak dioenez, "Ertzaintzako adituek egindako ikerketek ez dute lapurreta wifiaz baliatuta egin zenik frogatu".
Halaber, orain arte jarritako "bi salaketak Deustuko Unibertsitatean gertatutakoarekin lotura duten ala ez argitzea ez da posiblea izan".
Mutil batek bere irudia ustez Interneten zabaldu dutela salatu du, eta beste batek, aldiz, sakelako bere telefonoaren funtzionamendua arraroa zela. Informazioak gezurtatzea
Oharrak dioenez, aipatutako bi salaketez aparte, "Ertzaintzak ez du beste salaketarik jaso, eta ez dauka informazio beste inoren kasuaren salaketaren berri".
Bestalde, Ertzaintzak azken orduetan zabaldutako zenbait informazio gezurtatu behar izan ditu, atxiloketa baten argazki faltsu bat barne), baita ustez asteazken arratsaldean izandako suizidio batena ere.