Gizartea -
Lapurreta
Lapurreta egin dute Donostiako Altza auzoko banketxe batean
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, goizean izandako lapurretaren nondik norakoak argitzeko.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak ikerketa abiatu du goizean Donostiako banketxe batean izandako lapurretaren nondik norakoak argitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lapurreta 08:00 aldera gertatu da, Donostiako Altza auzoko banketxe batean.
Ikerketa atariko fasean dago oraingoz, eta Sailak ez du informazio gehiagorik eman.