Gizartea -

EGURALDIA

Eguraldi aldakorra: goiz hotza, arratsalde eguzkitsua eta euria egunaren amaieran

Goizean zerua hodei gutxirekin geratuko da eta horregatik goizean goiz barnealdean aroak hotzetik joko du.

Grafikoak: EITB
Grafikoak: EITB
Grafikoak: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euria eta giro fresko eta grisa nagusituko dira Aste Santuan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera.

Giro aldakorra izango dugu gaur. Goizaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta iparraldean euria egin dezake oraindik, batez ere kostaldean. Goizean zerua hodei gutxirekin geratuko da eta horregatik goizean goiz barnealdean hotza egingo du; hegoaldeko zenbait lekutan izotza egin dezake. Tenperatura maximoak, berriz, igoko dira, baina udazkeneko aroa gailenduko da oraingoz. Arratsaldean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta hodeiak ugaritu egingo dira berriro. Arratsalde-gau partean zaparradak botako ditu; elur-kota, 1.200 eta 1.500 metro artean.

Ostegunean zerua tarteka hodeitsu egongo da. Egunaren lehenengo partean iparraldean euri txikia egin dezake, batez ere kostaldean, gainerako tokietan ateri eutsiko dio eta ostarteak zabalagoak izango dira. Goizean goiz mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa eta biziago, egunaren amaieran, hegoaldekoa. Tenperaturak gora egiteko joera izango du, baina minimoak hotzak izango dira oraindik eta hegoaldeko zenbait lekutan izotza egin dezake.

Tenperatura minimoa: 2-8 ºC.Tenperatura maximoa: 15-18 ºC

Ostiralean, goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da, arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira. Egunaren bigarren partean zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak eta trumoitsuak izan daitezke. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da. Tenperatura nahikoa igoko da.

Tenperatura minimoa: 7-12 ºCTenperatura maximoa: 18-22 ºC

Zerua oso hodeitsu egongo da larunbatean, bereziki egunaren lehen partean. Prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina izan daiteke; gauean atertzera egingo du. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, gauean hego-osagaira aldatuko da. Tenperatura jaitsi egingo da: minimoak, gutxi, eta maximoak, nabarmen.

Hurrengo egunetarako meteorologia-ereduak ez datoz bat, baina litekeena da iparraldeko haizea nagusitzea. Iparrak joz gero, hodei ugari izango genuke, euria egingo luke, sarriago ipar isurialdean, eta giro freskoa izango genuke.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea argazkiak EAE Eguraldia Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak