Gizartea -
TRAFIKOA
23 urteko gazte bat hil da Milagron kamioi baten eta auto baten arteko istripuan
Arratsaldean izan da ezbeharra, NA-134 errepidean. Kolpearen ondorioz, bi ibilgailuek su hartu dute. Kamioilaria onik atera da.
EITB MEDIA
23 urteko gazte bat hil da gaur arratsaldean Milagron (Nafarroa), NA-134 errepidean kamioi batek eta auto batek elkarren kontra aurrez aurre jo eta istripua izan ondoren. Kamioilaria onik atera da.
SOS Nafarroa larrialdi-zerbitzuen arabera, 14:57an izan da ezbeharra, 35,2 kilometroan. Kolpearen ondorioz, autoa kamioiaren azpian harrapatuta geratu da, eta bi ibilgailuek su hartu dute.