Gizartea -

Trafikoa

Ireki dute N-1 errepidea Tolosan, Gasteizerako norantzan, hainbat ibilgailuren arteko istripua amaituta

Ezbeharrean bi pertsonak zauriak izan dituzte eta horietako bat ospitalera eraman behar izan dute. Errepidean 10 kilometro inguruko ilarak sortu dira, baina trafikoak ohiko martxa hartu du erreiak zabaldu ondoren.

Auto ilarak N-1 errepidean. Argazkia: Segurtasun Saila.
Auto ilarak N-1 errepidean. Argazkia: Segurtasun Saila.
Auto ilarak N-1 errepidean. Argazkia: Segurtasun Saila.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidea itxi behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira Tolosan (Gipuzkoa), Gasteizko noranzkoan, furgoneta baten eta auto baten artean izan den istripuaren ondorioz.

Istripua 433 kilometroan gertatu da, Anoeta eta Tolosa artean, arratsaldeko 16:10 inguruan. Bi pertsonak zauriak izan dituzte eta horietako bat, autoaren gidaria. Erietxera eraman behar izan dute artatu ahal izateko.

Errepidea moztu dute tarte batean eta horrek 10 kilometrorainoko ilarak eragin ditu.

Zaurituak artatu eta ibilgailuak kendu ondoren, errepideko bi erreiak zabaldu dituzte eta trafikoa ohiko martxa hartzen hasi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa