Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Aste Santuko Irteera Operazioa, ihes gelen turismoa eta Lurraldebusen greba bertan behera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Bi agente trafiko handiko errepide bat zaintzen. EFE
Bi agente trafiko handiko errepide bat zaintzen.
Bi agente trafiko handiko errepide bat zaintzen. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Aste Santuko Irteera Operazioa: Gaur arratsaldean, 15:00etan, abiatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Aste Santuko Trafikoko Operazio Berezia. Trafiko Zuzendaritzak 532.000 desplazamendu espero ditu datozen orduetan. Ertzaintzaren 200 agente inguruk trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko lanak egingo dituzte, zirkulazioa ahalik eta arinena izan dadin. Betiko moduan, honakoetan sortzen da arazo gehien: A-8an, Kantabriako mugan; AP-8an, Biriatuko ordainlekuan, eta AP-1 eta A-1 lotzen diren lekuan, Armiñonen. Euskalmeten arabera, giro aldakorrarekin abiatuko da Aste Santua, eta iluntzean euri apur bat egin dezake.

- Ihes gelen turismoa: Escape Room delakoak (ihes gelak) 2014an heldu ziren Euskal Herrira. Ordutik, sektorea indartzen joan da eta, gaur egun, milaka jarraitzaile erakartzen ditu. Are gehiago, Gasteizko ihes gela bat Europako gela onena eta munduko bigarrena izendatu berri dute: Mayto Kingdom. eitb.eus eurekin mintzatu da.

- Lurraldebusen greba, bertan behera: Avanza Gipuzkoa konpainiako langileak sei greba egunera deituta zituzten Aste Santuan, lan-baldintza hobeak aldarrikatzeko. Lanuzteak, baina, bertan behera geratu dira bart, forma arazo bategatik. Antza, langileen ordezkariek berandu erregistratu zuten deialdia, baina ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek berretsi dute berriro deituko dituztela, etorkizun hurbilean. Lanuzteak apirilaren 17ko 02:00etatik hilaren 22ko 02:00era zeuden deituta. Debagoienan, ibilbide luzeetan eta Bilbo eta Gasteizko aireportuetan ematen dute zerbitzua konpainia honek. Besteak beste, "gehiegizko lanaldiak" eta "aparteko orduen kontrol eza" salatuko dituzte langileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Euskadi bideoak Grebak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Lurraldebus Aste Santua Iruñean Lan gatazkak gaur