Gizartea -
NAFARROA
Txangozale bat zauritu da Goizuetan, 20 metroko pendiz batetik erorita
Erreskatea asteazken honetako 8:45 aldera izan da, eta 77 urteko gizonezkoa helikoptero medikalizatu batean eraman dute Donostia Ospitalera.
EITB MEDIA
77 urteko txangozale bat zauritu da Goizuetako (Nafarroa) Tobereneko borda inguruan, 20 metro inguruko pendiz batetik erorita.
Ezbeharra goizeko 09:00 baino minutu batzuk lehenago gertatu da, Nafarroako emergentzia-zerbitzuek azaldu dutenez.
Goizuetako suhiltzaile boluntarioak, erreskate taldeak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira gertakariaren lekura, baita Foruzaingoa ere, eta zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute, helikoptero medikalizatuan.