Gizartea -
Zirkulazioa
Bi pertsona zauritu eta auto-ilarak sortu dira, Aste Santuko irteera operazioan
AP-8 autobidean pilaketak izan dira Irunen, Baionarako noranzkoan, baita A-1 autobian, Armiñonen, Burgoserako noranzkoan ere. Era berean, A-15 autobian, Andoainen, Iruñerako noranzkoan, ilarak izan dira. Bestalde, bi pertsona zauritu dira Olaberrian izandako istripuan.
EITB Media
Arratsaldeko azken orduan normaltasuna itzuli da euskal errepideetara, Aste Santuko irteera operazioan auto-ilarak izan ostean.
AP-8 autobidean zortzi kilometroko auto-ilarak izan dira Irunen (Gipuzkoa), Baionarako noranzkoan (Lapurdi), eta A-1 autobian, Armiñonen (Araba), Burgoserako noranzkoan, bost kilometrokoak.
Era berean, A-15 autobian, Andoainen (Gipuzkoa), Iruñerako noranzkoan, 1-2 kilometroko ilarak izan dira.
Bestalde, bi pertsona zauritu dira arratsaldeko seiak pasatxo zirenean, autoa A-1 errepidetik aterata, Olaberria parean, Altsasurako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripuaren ondorioz, N-1 errepideko ezkerreko erreia itxi behar izan dute, eta, ondorioz, arratsaldeko zazpietan bi kilometroko auto-ilarak zeuden. Bi zaurituak Zumarragako ospitalera eraman dituzte.