Gizartea -
Ezbeharra
Bi urteko neskato bat hil da Bilbon, seigarren solairutik behera erorita
Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharra nola gertatu den argitzeko.
Agentziak | EITB MEDIA
Neskato bat hil da gaur arratsaldean Bilbon, eraikin bateko seigarren solairutik behera erorita. Ertzaintza ezbeharraren zergatia ikertzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Iturrien arabera, gertakaria 17:20 aldera izan da, Otxarkoagan.
Osasun-langileak bertaratu dira seigarren solairutik behera erori den umea artatzera, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakaria argitzeko.