Gizartea -

Bizkaia

Katenarian izandako matxura konponduta, normaltasunera bueltatu da Bilbo-Balmaseda linea

Goizean goizetik, tren zerbitzuaren etenak bete-betean harrapatu ditu Enkarterrira Gurutze Bide Biziduna zein prozesioak ikustera joandako bidaiariak. Renfek autobusak jarri ditu Sodupe eta Balmaseda artean.

Matxuragatik geldituta geratu den trenetako bat. Argazkia: Xabier Pastor Garai
Matxuragatik geldituta geratu den trenetako bat.
Balmasedako Gurutze Bide Bizidunera zihoazen bidaiariak autobusez eraman dituzte, Renfen matxura izan ostean

0:37

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo eta Balmaseda (Bizkaia) arteko Renfe Aldiriko tren zerbitzua etenda egon da gaur "katenaria tentsio gabe" gelditu baita Aranguren auzoaren (Zalla) eta Balmasedaren artean. Kontua da Enkarterriko herriak bere egun handietako bat duela gaur, Ostiral Santuko Gurutze Bide Biziduna antzezten baita. Arazoa 16:30erako konpondu dute, eta zerbitzua normaltasunez ari da orain.

Adifek sare sozialen bidez jakinarazi duenez, matxurak "C-4 lineako trenei eragin die", La Concordia Bilboko geltokiaren eta Balmasedaren arteko zerbitzua bertan behera utzita. Arazoa konpondu bitartean, konpainiak autobus zerbitzua jarri du Sodupe eta Balmaseda artean.

Renfe Aldiriakek C-4 linea horretako zerbitzua indartua zuen gaurko. Goizean goizeko lehen bi trenak arazo barik heldu dira helmugara, eta matxurak hirugarrenari —08:15ean atera da Bilbotik— eragin dio eta Sodupe parean geldiarazi. Trenean zihoazen ehunka bidaiariak gertu dagoen aparkalekua jaitsi dira oinez, eta handik autobusez eraman dituzte Balmasedara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Balmaseda Albisteak Aste Santua Renfe