Gizartea -

Malaga

Bi hildako eragin dituen Fuengirolako harrapaketaren egilea atxilotu dute gidabaimen barik eta positibo emanda

Itsas paseoan gertatu zen istripua. Baimendutako abiadura gainditzen zuen ibilgailu bat errepidetik atera zen, eta espaloi gainetik egin zituen hainbat metro, bertan zeuden 11 lagun harrapatuz. Oinezkoetako bat harrapaketa jazo zen unean bertan hil zen, baita autoko kopilotua ere.

Harrapaketa gertatu zen lekua
Harrapaketa gertatu zen lekua
Harrapaketa gertatu zen lekua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil eta beste hamar zauritu ditu —tartean haurtxo bat— gidari batek, bart Fuengirolako (Malaga) itsas paseoan gertatutako harrapaketa batean. Udaltzaingoak autoa gidatzen zihoan 45 urteko emakumea atxilotu du, alkoholemia proban positibo eman, eta gidabaimenik ez zeukala jakin ostean, aipatu udalerriko Udalak jakinarazi duenez. 

22:00ak inguruan jazo zen harrapaketa, itsas paseoan. Baimendutako abiadura gainditzen zuen ibilgailu bat errepidetik atera zen, eta, zutoin bat jo ondoren, espaloi gainetik egin zituen hainbat metro, bertan zeuden 11 lagun harrapatuz. 25 bat urteko sevillar bat harrapaketa jazo zen unean bertan hil zen.

Zaurituen artean umetxo bat, 50 urteko bi gizon eta 42 urteko beste gizon bat daude. Gizon horiek guztiak egoera larrian daude. 

Kopilotua, bestalde, kolpearen ondorioz zendu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak