Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zazpikaleetan pertsona bat arma zuri batekin zauritzea egotzita

Biktima Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute, zauriak sendatzeko.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du ostiral honetako lehen orduan, Zazpikaleetako Erronda kalean pertsona bati arma zuriz zauriak eragitea egotzita.

Udaltzaingoaren iturriek jakitera eman dutenez, atxiloketa 06:40 aldera izan da.

Bertaratutako agenteek erasoaren ustezko egilea aurkitu dute; bi lekukok identifikatu dute, eta atxilotu egin dute.

Biktima Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute, zauriak sendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak