Gizartea -
Borroka
Gizon bat atxilotu dute eta beste lau ikerketapean daude, bart Donostian borroka batean parte-hartzeagatik
02:00etarako minutu batzuen faltan, Amara Berrin liskar batengatik abisua jaso du Ertzaintzak, eta bertaratu direnean, bi gizon ikusi dituzte borrokan. Horietako batek makila bat zeraman eta besteak labana bat. Azken hori ihes egiten saiatu da.
Agentziak | EITB Media
28 urteko gizon bat atxilotu dute larunbat honetan Donostian, eta beste lau ikerketapean daude borroka batean parte-hartzeagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
02:00etarako minutu batzuen faltan, abisua jaso du Ertzaintzak, Amara Berri auzoan borrokan ari zirela hainbat lagun.
Polizia patruilak ingurua gerturatu direnean, Carlos I.a kalearen parean, bi gizon ikusi dituzte borrokan, bata makila batekin eta bestea aizto batekin.
Ertzainak han zirela ikusi dutenean, tokian bertan geratu da lehena, baina arma zuria zeramana korrika ihesi atera da eta laster harrapatu dute. Ihesean zihoala aiztoa eta guraizeak bota ditu gizon horrek.
Identifikatu ondoren, atxilotu egin dute liskar iskanbilatsuaren delitu batengatik.
Makila zeraman gizonari eta beste hiru gizoni (guztiak 25 eta 37 urte bitartekoak) eginbideak ireki zaizkie, borroka horretan parte hartzeagatik ikertu gisa, Segurtasun Sailak zehaztu duenez.