Gizartea -

Bilbo

Bilboko Guggenheim museoan topatutako objektua arriskutsua ez zela baieztauta, bere onera itzuli da egoera

Museoa irekitzerako, langileek eman dute musoean objektu susmagarri bat zegoen abisua, eta segurtasun protokoloa aktibatu da. Musoearen ataria eta inguruko kaleak hesituta egon dira eta Tranbia ere eten dute La Casilla eta Pio Baroja artean.

Guggenheim ingurua, hesituta. EITB Media.
Guggenheim ingurua, hesituta. EITB Media.
Alarma faltsua izan dela egiaztatuta, berriz ireki dute Bilboko Guggenheim museoa

0:43

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizean Guggenheim museoan langileek topatu duten objektua ez zen arriskutsua, eta hori baieztatuta, bere onera itzuli da egoera inguru horretan. 

Izan ere, hesituta egon da 10:00ak ezkeroztik museoaren ataria eta inguruko kaleak, eta Museoa hustuta, barruan objektu susmagarribat aurkitu baituzte langileek goizean, musoea zabaldu aurretik. 

Ertzaintzak ingurua hesitu du, ez bakarrik museroaren ataria, baizik eta baita inguruko kaleak ere. Tranbia ere moztu behar izan dute La Casilla eta Pio Baroja artean. 

Ertzaintzak beharrezko ikuskapenak egin bitartean, itxita egon da Guggenheim Museoa, Aste Santu bete-betean, Bilbon turista mordoa dagoen egunotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Guggenheim Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Museoak