Gizartea -
Investigación abierta
ZIUn hilabete daraman Laudioko kamioilariari bihotzekoak eman zion, Alemaniako Poliziaren arabera
Albistearen berri izan eta berehala, Eusko Jaurlaritza Alemaniako Poliziarekin jarri zen harremanetan, eta, hain zuzen ere, haiek azaldu zioten kamioilaria "asko asaldatu zela", eta borroka bat izan zuela.
EITB MEDIA
Laudioko 43 urteko kamioi gidari bat zaintza intentsiboen unitatean (ZIU) dago Alemaniako ospitale batean, duela hilabete inguru izandako gertaera baten ondorioz. Hasiera batean, argi zegoen bakarra zen liskar bat izan zuela beste gidari batekin, istripua gertatu ondotik, baina ordu batzuk geroago EITB Mediak jakin duenez, bihotzekoak eman zion.
Albistearen berri izan eta berehala, Eusko Jaurlaritza Alemaniako Poliziarekin jarri zen harremanetan, eta, hain zuzen ere, haiek azaldu zioten kamioilaria "asko asaldatu zela", eta borroka bat izan zuela.
Une hartan, aipatu iturriaren arabera, gizonari bihotzekoak eman zion, eta lurrera erori zen. Anbulantzian eraman zuten ospitalera, eta hilabete darama bertan.
Gertakaria Alemaniako autobide batean jazo zen, Düsseldorf hiriaren parean. Kamioilari laudioarrak ibilgailu baten aurka jo zuen, eta ondoren, bi ibilgailuetako bidaiariak atera ziren —emakume haurdun bat tartean—, eta sesioa izan zuten.
Kamioilariaren familiak momentuz ez du salaketarik jarri, ikerketaren emaitzen zain.