Gizartea -

Eguraldia

Lainotuta eta tarteka zarrapadak, Pazko Astelehenerako

Hainbat egun giro tristearekin igaro ostean, eguzkitsu eta epelagoak izango dira asteazkenetik aurrerako egunak.

Larrabetzu, gaur. Argazkia: Sabino De Bilbao Atxa
Larrabetzu, gaur. Argazkia: Sabino De Bilbao Atxa
Larrabetzu, gaur. Argazkia: Sabino De Bilbao Atxa

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaparradak eta giro freskoa nagusi izan dira Aste Santuko egunetan. Astelehenean hodeiak urriagoak izango dira, baina ostarteei gailenduko zaizkie oraindik. Euri txikia egingo du noizbehinka, batez ere arratsaldetik aurrera, orduan iparraldeko haizea ibiliko delako.

Egunaren hasieran hego-mendebaldeko haizea ahul ibiliko da. Tenperatura maximoak hiruzpalau gradu altuagoak izango dira, baina giroak udazkeneko itxurarekin jarraituko du.

Asteartearen lehenengo partean zerua estalita egongo da eta euria egingo du, zenbait lekutan ugari. Arratsaldea aurrera joan ahala atertuz joango da eta hodeiak gutxituz joango dira. Gauean zerua hodei gutxirekin egongo da leku gehienetan.

Iparraldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, batez ere arratsaldean eta barnealdean. Tenperaturak berdintsu jarraituko du; maximoak gutxi jaits daitezke.

Asteazkenetik aurrera, dena dela, eguzkia gailenduko da eta tenperaturek gora egingo dute. Egun politak izango dira, gutxienez, ostiralera arte.

Kontsultatu eguraldiari buruzko informazio guztia eitb.eus-en.

Zure argazkiak eta bideoak EITBko erabiltzaileen atarira bidal ditzakezu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea