Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Azpeitiko txirrindulari bat hil da Calpen, auto batek harrapatuta, eta 14 urteko semea larri zauritu da

Ezbeharra 11:30 aldera gertatu da, Mascarat de Calpeko tunelaren inguruan, Altea norabidean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, autoak txirrindulari talde bat harrapatu du. 20 urteko auto-gidaria atxilotu egin dute.

Calpeko istripuan nahastutako autoa. Argazkia: EuropaPress
Calpeko istripuan nahastutako autoa. Argazkia: EuropaPress
Calpeko istripuan nahastutako autoa. Argazkia: EuropaPress

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpeitiko gizon bat hil da gaur goizean Calpen (Alacant) eta haren 14 urteko semea oso larri zauritu da, bizikletan zihozela, auto batek harrapatuta.

Guardia Zibilak 20 urteko gidaria atxilotu du eta zuhurtziagabekeriagatiko giza hilketa, lesioak eta bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzi dizkiote.

40-45 urte inguru zituen hildako gizonak eta urrestildarra zen. Urtero joaten ziren Calpera bizikletan ibiltzera. Taldean ibiltzen ziren eta gaur, adibidez, 20 bat laguneko taldean zihoazen autoak harrapatu dituenean.

Atxilotuari alkoholemia-testa egin diote baina ez dago oraindik emaitzen berririk. Poliziak ez du inongo hipotesirik baztertzen.

Ezbeharra 11:30ak baino lehentxeago izan da, 332 errepide nazionalean, Alacanteko Calpe herriko Mascarat tunelaren inguruan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, ibilgailu batek txirrindular talde batean zihoazen bi pertsona harrapatu ditu.

Harrapaketaran ondorioz, gizon heldua istripuaren tokian bertan hil da, "kolpearen ondorioz", eta beste txirrindularia, 14 urteko semea, "larri zaurituta" eraman dute ospitaler SAMU anbulantzia batean, Alacanteko Suhiltzaileen Partzuergoak jakinarazi duenez.

EITBk jakin ahal izan duenez, ebakuntza egiteko zain dago.

Lekuan bertan medikuek 14 urteko beste gazte bat ere artatu behar izan dute, txirrindulariekin zihoana, eta Deniako Ospitalera eraman dute femurra hautsita zuelako. 20 urteko gazte bat ere artatu behar izan dute antsietate krisi bategatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa