Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Sendagiria jaso du Calpeko istripuan aita galdu zuen eta larri zauritu zen adingabe azpeitiarrak

Txirrindulariak harrapatu zituen gizonezkoa, 20 urtekoa, libre geratu da, epaileak deklaratzera deitzeko zain, eta bigarren droga testa egingo diote.

Calpeko istripuan nahastutako autoa. Argazkia: EuropaPress
Calpeko istripuan nahastutako autoa. Argazkia: EuropaPress
Calpeko istripuan nahastutako autoa. Argazkia: EuropaPress

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Calpen (Alacant) bizikletan ibiltzen ari zela auto batek harrapatu zuen 14 urteko adingabe azpeitiarrak sendagiria jaso du gaur, atzoko istripuan aita galdu ostean. Urgentziazko ebakuntza egin zioten, eta ordu batzuetara ospitalea utzi ahal izan du.

Guardia Zibilak atxilotu egin zuen txrrindulariak harrapatu zituen 20 urteko gidaria, eta zuhurtziagabekeriagatiko giza hilketa, lesioak eta bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzita. Gaur, baina, libre geratu da, epaileak deklaratzera deitzeko zain, eta bigarren droga testa egingo diote.

Hildako gizona urrestildarra zen, Azpeitiko auzo ezagun horretakoa. Urtero joaten ziren Calpera bizikletan ibiltzera. Taldean ibiltzen ziren eta atzo, adibidez, 20 bat laguneko taldean zihoazen autoak harrapatu zituenean.

Atxilotuari alkoholemia-testa egin zioten, baina ez dago oraindik emaitzen berririk, eta Poliziak ez du inongo hipotesirik baztertzen.

Ezbeharra 11:30ak baino lehentxeago izan zen, 332 errepide nazionalean, Alacanteko Calpe herriko Mascarat tunelaren inguruan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, ibilgailu batek txirrindulari talde batean zihoazen bi pertsona harrapatu zituen.

Harrapaketaran ondorioz, gizon heldua istripuaren tokian bertan hil zen, "kolpearen ondorioz", eta beste txirrindularia, 14 urteko semea, "larri zaurituta" eraman zuten ospitalera SAMU anbulantzia batean.

Lekuan bertan medikuek 14 urteko beste gazte bat ere artatu behar izan zuten, txirrindulariekin zihoana, eta Deniako Ospitalera eraman zuten femurra hautsita. 20 urteko gazte bat ere artatu behar izan zuten antsietate krisi bategatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa