Gizartea -
Trafikoa
Zornotzako bizilagun bat hil da Barbastron, Huescan, izandako istripu batean
Harekin zihoan 43 urteko emakume bat larri zauritu da, baina 8 hilabeteko haurra onik dago.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gizon bat (45 urtekoa eta Zornotzako bizilaguna) hil da gaur goizean, eta bost lagun zauritu dira —tartean hiru larri— Barbastron (Huesca) izandako trafiko-istripu batean.
Hildakoarekin batera bi pertsona zihoazen autoan: larri zauritu den 43 urteko emakume bat, eta onik dagoen 8 hilabeteko haur bat. Hirurak, zornotzarrak.
Istripuan bi ibilgailu gehiago izan dira. Furgoneta batean zihoazen 21 eta 19 urteko bi emakume larri zauritu dira, eta kamioi batean zihoan gizona onik dago.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, autoa kontrako erreian sartu da, eta furgonetarekin eta kamioiarekin egin du talka, aurrez aurre.