Gizartea -

ATXILOKETA

26 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian, igandean Irunen izandako hilketan zerikusia duelakoan

Ertzaintzak Irunen igande goizaldean izandako hilketaren ustezko egilea atxilotu du Donostian. Biktima erasoan izandako zauriengatik hil zen, eta susmagarria, delitu-historia luzea duena, poliziaren zaintzapean dago orain.

Irungo Cipriano Larrañaga kalea, bertan izan zen hilketa. Argazkia: EFE
Irungo Cipriano Larrañaga kalea, bertan izan zen hilketa. Argazkia: EFE
Irungo Cipriano Larrañaga kalea, bertan izan zen hilketa. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko agenteek igande goizaldean Irunen gizon bat hil omen zuen pertsona atxilotu dute Donostian.

Gertakariak apirilaren 20ko goizaldeko ordu biak aldera izan ziren. Segurtasun Sailak baieztatu duenez, gizon bat hil zen beste norbaitek egindako erasoren ostan. Une horretatik aurrera, polizia autonomikoak operatibo bat jarri zuen martxan, gertatutakoa argitzeko eta egilea aurkitzeko.

Agenteek susmagarria identifikatu dute. Gipuzkoako hiriburuan atxilotu dute, eta hilketa delitua egotzi diote.

Atxilotuak, 26 urteko gazteak, polizia-aurrekari ugari ditu. Ertzaintzaren zaintzapean dago, eta eginbideak egiten jarraitzen dute.

Datozen orduetan epailearen esku jartzea aurreikusten da, polizia-ikerketa amaitu bezain laister.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak