Gizartea -

Zirkulazioa

AP-8 autobidean auto-ilara luzeak daude mugan, kamioi asko pilatu direlako

Era berean, AP-8 autobidean autoak pilatu dira, lanen ondorioz, 61. kilometroan, Mendaro parean, Irunerako noranzkoan.

Ilarak AP-8 autobidean, Biriatuko mugan. Irudia: EITB
Ilarak AP-8 autobidean, Biriatuko mugan. Irudia: EITB
Ilarak AP-8 autobidean, Biriatuko mugan. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidean 14 kilometroko auto-ilarak izan dira arratsaldean, Biriatuko mugan, Aste Santuko jaiegunen ostean kamioi asko pilatu direlako.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, AP-8ko zero kilometroan, Irun parean, Baionarako (Lapurdi) noranzkoan, 4 kilometroko auto-ilarak dira une honetan.

Era berean, AP-8 autobidean bi kilometroko auto-ilarak izan dira, obrek eraginda, 61. kilometroan, Mendaro parean, Irungo noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Baiona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Lapurdi