Gizartea -

IRUN

Irunen izandako hilketarekin lotura duelakoan atxilotutako gizona ertzain-etxean dago oraindik ere

Igande goizaldean gizon bat hil zen Cipriano Larrañaga kalean, beste batek egindako erasoaren ondorioz, eta, gertakari horiei lotuta, atzo 26 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Donostian.

Irungo Cipriano Larrañaga kalea, pasa den igandean gizon bat hil zen tokia. Argazkia: EFE
Irungo Cipriano Larrañaga kalea, pasa den igandean gizon bat hil zen tokia
Irungo Cipriano Larrañaga kalea, pasa den igandean gizon bat hil zen tokia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irunen igande goizaldean hil zen gizonaren kasuaren ikerketa aurrera bidean dago, eta atzo atxilotutako 26 urteko gizona Ertzaintzaren esku dago oraindik ere, epailearen aurretik noiz igaroko zain, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertaera igandeko goizaldeko ordu biak aldera izan zen, Cipriano Larrañaga kalean. Gizon bat hil zen, inoren erasoaren ondorioz.

Ertzaintzak, Irungo Udaltzaingoarekin elkarlanean, ikerketa abiatu zuen gertatutako ikertzeko, eta erasotzailea identifikatzeko.

Atzo, agenteek erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten Gipuzkoako hiriburuan, hilketa delitua leporatuta.

26 urteko atxilotuak polizia aurrekariak ditu eta Ertzaintzaren zaintzapean jarraitzen du. Datozen orduetan epailearen esku jartzea aurreikusten da, polizia-ikerketa amaitu bezain laster.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Erailketak