Gizartea -
Gipuzkoa
Epaileak espetxera bidali du Irunen izandako hilketarekin lotura duelakoan atxilotutako gizona
Igande goizaldean gizon bat hil zen Cipriano Larrañaga kalean,inoren erasoaren ondorioz, eta, gertakari horiei lotuta, 26 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo Donostian. Atxilotuak aurrekariak ditu, eta epailearen esku jarri dute gaur.
AGENTZIAK | EITB Media
Irunen igande goizaldean hil zen gizonaren kasuaren ikerketa aurrera bidean dago, eta asteartean atxilotutako 26 urteko gazteari behin-behineko espetxealdia ezarri dio epaileak.
Gertaera igandeko goizaldeko ordu biak aldera izan zen, Cipriano Larrañaga kalean. Gizon bat hil zen, inoren erasoaren ondorioz.
Ertzaintzak, Irungo Udaltzaingoarekin elkarlanean, ikerketa abiatu zuen gertatutako ikertzeko, eta erasotzailea identifikatzeko.
Asteartean, ertzainek erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten Gipuzkoako hiriburuan, hilketa delitua leporatuta.
26 urteko atxilotuak aurrekariak ditu, eta epailearen esku jarri dute gaur, polizia-ikerketa amaitu bezain laster.