Gizartea -
KONTU-GARBITZEA
18 urteko gazte bat, ospitalean Baionako erdigunean tiro bat jaso ostean
Zenbait hedabidek diote talde etsaien artean izandako kontu-garbitzea izan daitekeela arrazoia; droga-trafikoa atzean egon daitekeela ere esan dute.
EITB MEDIA
18 urteko gazte bat tirokatu dute gaueko 21:30ean Balishon auzoan. Motor batean bi pertsona zindoazen eta bertatik tiro egin diote. Gaztea ospitaleratuta dago beso batean tiro bat jaso duelako.
Zenbait hedabidek diote talde etsaien artean izandako kontu-garbitzea izan daitekeela arrazoia; droga-trafikoa atzean egon daitekeela ere esan dute.
Ez da antzeko zerbait gertatzen den lehen aldia, baina bada lehen aldia Lapurdiko hiriburuko erdigunean gertatzen dela.
2023ko urrian, beste hildako bat izan zen balaz zaurituta; 2024ko uztailean, tiroz egindako beste hilketa saiakera bat izan zen. Kapitulu horiek guztiak Baiona iparraldeko auzo periferikoetan gertatu ziren.